Chano Dominguez Trio

25 - 25
MAI 2019

1906-BJC XII. Zikloa

Chano Dominguez flamenkoaren eta jazzaren artean hazi zen eta bateratze horretatik piano-jotzaile berezia sortu zen, musika-estilo bien artean etiketa barik ibiliz. Jazzaren munduak piano-jotzailea eta konpositorea aurkitu zuen berarengan, beste ezaugarri askorekin batera, hasieran osatutako hirukoetatik oraingo zazpikoteraino.

1906 zikloaren barruko bere agerraldi berrian, kadiztarrak Guillermo McGill izango du lagun. Azken hau jazzaren eta flamenkoaren zaletua da eta bere izena dakarren metodoa egin zuen flamenko-kutxarako. Gainera, Martin Leiton izango du lagun kontrabaxuan, Fernando Truebaren Calle 54 izenburuko filmean mundu erdia zur eta lur utzi zuen taldea gogora ekartzeko.

Chano Dominguez – pianoa
Martin Leiton – kontrabaxua
Guillermo McGill – bateria

tiketak

Sarrerak: Dohainik

Tematikoak

Skip to content