Lege-oharra

Lege-Oharra

Bilbao Bizkia Kutxa Fundación Bancaria- Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioa (aurrerantzean “BBK”) webgunean sartzea eta bertan dagoen edozein produktu edo zerbitzuren inguruko informazioa erabiltzea, Lege-ohar honetan zehazten diren baldintzen pean egingo da, eta baldintza horiek onartuta. Hartara, BBKren webguneak eskaintzen dituen informazio eta zerbitzuetan sartu eta horiek erabili nahi badituzu, oharraren edukia arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu.
Jarraian zehazten diren baldintzak, eguneratu ziren azken egunetik indarrean daudenak dira. Nolanahi ere, BBK-k bere webguneko informazioa edonoiz aldatu edota ezabatzeko eskubidea dauka, eta informazio horretara iristeko bidea mugatu edo ukatu dezake, aurrez ohartarazi gabe ere, batez ere funtzionamendu egokirako ezarri den segurtasun-maila arrunta urritu edo desagerrarazi dezaketen arazo teknikoak sortzen direnean.
Lege-ohar hau edonoiz aldatzen denean, baldintza berriak argitalpenaren egunetik bertatik sartuko dira indarrean, eta egun horretatik aurrera, erabiltzaile guztiei ezarriko zaizkie.
Webgune honetako zenbait orrialdetan, bertako eduki edo funtzionaltasun berezien inguruko lege-ohar zehatzak daude. Hortaz, ohar horiek ere arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu. Erabiltzaileari BBKen zenbait produktu edo zerbitzu kontratatzeko aukera eskaintzen dioten orrialdeetan, hain zuzen ere, interesa duten erabiltzaileek kontratazioaren baldintza orokorrak dituzte eskuragarri.

1) Webgunearen titulartasuna

Webgune hau BBKren titulartasunekoa da. 2014ko azaroaren 20 dataz, Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria-Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioa banku fundazio bilakatzeko eskritura publikoa eman zuen BBK-k, Bilboko Vicente María del Arenal Otero notario jaunaren aurrean, 1.596 protokolo zenbakiaz, eta 2014ko azaroaren 24an inskribatu zen Euskadiko Fundazioen Erregistroan, F-375 Erregistro-zenbakipean, eta dituen helburuen arabera, aipatutako erregistroko Laugarren atalean sailkatuta. Helbide Soziala: Kale Nagusia, 19-2148001 Bilbo (Bizkaia). Identifikazio fiskaleko zenbakia G48412720

2) Jabetza industriala eta intelektuala.

BBKren webguneko eduki guztien titular bakarra BBK da, edo beste hirugarren bat (kasu horretan BBK-k dauka horiek erabiltzeko lizentzia), eta Jabetza Industrialaren eta Intelektualaren legeak babestuta daude, kontrakoa adierazten ez den bitartean. Hona hemen eduki horien zerrenda bat, azalpen hutsezko balioa duena: testuak, agiriak, argazkiak, marrazkiak, irudiak, ikonoak, irudikapen grafikoak, ikus-entzunezko edo audio edukiak, eta horien diseinu grafikoa eta iturburu-kodea, markak, izen komertzialak edo beste zeinu bereizgarri batzuk.
Horrenbestez, erabiltzaileak BBKren webguneari dagozkion jabetza intelektual eta industrialaren eskubide guztiak errespetatu beharko ditu aldi oro. Horren ondorioz, webgunerako sarbidea izateak ez die erabiltzaileei bertako edukien gaineko jabetza intelektual eta industrialerako eskubide edota titulartasunik ematen.
Hertsiki galarazita dago atal honetan aipatutako BBKren webguneko informazio edo edukiak edonola ere ustiatzea, kopiatzea, zabaltze, aldatzea, publikoki komunikatzea, lagatzea edo eraldatzea; baita bestelako hedapenak erabiltzea ere. Hau guzti hau, dagozkion titularrek, espresuki eta aurretik baimendu gabeko edozein euskarri eta bitartekoetan egiten bada ere hartuko da kontuan. Webgune honetako edukia erabiltzailearen terminalera baino ezin da deskargatu, betiere, erabilera pribaturako denean eta helburu komertzialik ez badago.
Aipatutako edozein eskubide ez betetzeak baldintza hauen edota Jabetza intelektual zein industrialeko legeen urratzea dakar. Era berean, hala badagokio, Kode penalak zigortutako delitua ere eragin dezake, eta BBK-k izango du arau-hauslea den erabiltzailearen kontra aritzeko dagozkion jarduera legalak ezartzeko aukera.

3) Debekaturiko erabilerak

Ezin da BBKren webgunerako loturarik sortu hirugarrenen webguneetan, BBK-k aldez aurretik idatzizko baimenik eman ez badu. Halaber, ezin da BBKren webgunea edo bere edukia irudikatu beste pertsona, enpresa edo erakunde baten frame edo marko, zeinu bereizgarri, marka edo sozietatearen izen edo izen komertzialen bidez.
Edozein kasutan, arauen barruan beste orrialde batzuetan BBKren webgunera ezartzen diren loturek BBKren webgunera sartzeko bidea emango dute, baina ez dute bere edukia edo itxura (osoa edo zati bat) irudikatuko, BBKren logotipoa edo sozietatearen izena izan ezik (adierazgarritasun helburuekin beti ere).

4) Erantzukizunak.

BBK-k ez du ziurtatzen bere webguneko osagai eta informaziora etengabe sartzeko aukera, ez eta informazio edo eduki horiek behar bezala ikusi, deskargatu edo erabili ahal izango direla, bere kontrolpean ez dauden egoera edo faktoreengatik ekintza horiek ezinezkoak izan daitezkeelako edo eten zein zaildu daitezkeelako.
Ez dira BBKren ardurapekoak hirugarrenen espazio edo webguneetan dauden informazio eta edukiak, BBKren webgunean, bertara iristeko lotura, hiperlotura edo estekak egon arren. Hala berean, ez dira BBKren ardurapekoak hirugarrenen espazio edo webguneetan dauden informazio eta edukiak, webgune horietan, BBKren webgunera iristeko lotura, hiperlotura edo estekak egon arren. Ildo horretatik, BBK-k ez du batere ardurarik hirugarrenen webguneetan BBKren irudiarekin edo bere zeinu bereizgarriekin aurkezten den informazio eta edukien gainean, BBK-k berak berariazko baimena eman duen kasuetan izan ezik. Hortaz, ez da BBKren ardura, eta berak ezin du ziurtatu aipatu hirugarrenen espazio edo webgune horietako informazioaren edota bestelako edukien behar bezalako funtzionamendua, erabilgarritasuna, irisgarritasuna edo jarraikortasuna.
Hirugarren pertsona edo erakundeek BBKren webgunearen bidez eman edo eskaintzen dituzten mota guztietako edukien, informazioaren edo produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik ez dauka BBK-k, pertsona edo erakunde horiek bere Talde ekonomiko berekoak badira ere. Halaber, batere ardurarik ez dauka, goian esandakoekin lotuta gertatu daitezkeen edozein motatako kalte eta galerengatik, ondoko arrazoi hauek direla medio: (a) erabiltzaileei informazioa ez ematea edo emandako informazioa egokia ez izatea, egiazkoa ez delako, zehatza ez delako edo osorik eman ez delako; (b) kontratuak edo kontratu aurreko harremanak ez betetzea, behar bezala ez betetzea edo epez kanpo betetzea; (c) informazioaren gizarteko zerbitzu-emaile izateagatik dagozkien betebeharrak ez betetzea; (d) kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak urratzea; (e) jabetza intelektual edo industrialarengatiko eskubideak urratzea; bidegabeko lehia edo legez kanpoko publizitate ekintzak garatzea; (f) norbere datuen babeserako eskubidea edota beste eskubide hauek urratzea: sekretu profesionalarena, norbere ohorea zaintzearena, norbere eta familiakoen pribatutasuna eta irudia babestearena; eta, (g) oro har, aplikagarri den edozein lege, ohitura edo jokabide-kode ez jarraitzea.
BBK-k ez du ardurarik hartuko inongo kalte, galera, erreklamazio edo gastuen gainean, baldin eta ondoko hauen ondorioz gertatu badira: (a) telekomunikazio-sare eta lineen gainkarga edo akatsen ondorioz edo BBKren kontrolpean ez dauden beste edozein arrazoirengatik, sistema elektronikoaren funtzionamenduan gertatu daitezkeen interferentziak, etenaldiak, akatsak, hutsegiteak, telefono-matxurak, atzerapenak, blokeoak edo deskonexioak; (b) edozein motatako programa kaltegarriren bidez (birus informatikoak edo beste edozein) eta edozein komunikazio-bide erabilita ematen diren sarrera bidegabeak; (c) BBKren webgunearen erabilera bidegabe edo desegokia; (d) nabigatzailearen funtzionamendu okerrarengatik edo eguneratu gabeko bertsioak erabiltzeagatik gertatzen diren segurtasun edo nabigazio-akatsak.
Halaber, arrazoia edozein dela ere, BBK-k ez du bere gain batere erantzukizunik hartuko zuzeneko edo zeharkako kalteengatik, sortutako kalteengatik edota lortu gabeko irabaziengatik.
Edozein kasutan, erabiltzaileak Lege-ohar honetan edo ezarri dakizkiokeen bestelako baldintza partikularretan zehaztutako betebeharrak ez betetzearen ondorioz BBKek izan ditzakeen edozein motatako kalte eta galeren erantzulea BBKren webguneko erabiltzailea izango da.

5) Argitalpenak.

Webgune honen bidez egiten diren argitalpenek ez dituzte, inolaz ere, kasuan kasuko komunikazio-kanal ofizialetatik egin behar diren argitalpenak ordezkatzen (esate baterako, ondoko hauek: Europar Batasunaren Egunkari Ofiziala, Estatuko Aldizkari Ofiziala, Autonomia Erkidegoetako aldizkari ofizialak, Probintzien aldizkariak, Merkataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofiziala, zabalpen handiko egunkariak…)

6) Segurtasun-politika.

Webgunera sartzeak ez du BBK behartzen webgunean birusik edo bestelako osagai informatiko kaltegarririk ez dagoela kontrolatzera. Erabiltzaileari dagokio programa informatiko kaltegarriak detektatu eta desaktibatzeko tresna egokiak izatea.
BBK ez da bere webgunera sartzerakoan erabiltzaileen edo hirugarrenen tresna informatikoetan sortu daitezkeen kalteen erantzulea.

7) Aplikatuko den legeria eta jurisdikzioa.

Baldintza hauek espainiar legeriaren menpe daude, eta edonoiz berrikusi eta aldatu daitezke indarreko legerian egiten diren aldaketetara egokitzeko.
WEBGUNE honen bidez emandako zerbitzuei dagokien auzigai oro, gatazka sortzen den unean ERAKUNDEA atxikita dagoen kontsumoko arbitraje-epaitegi, bitartekari edo antzekoen bidez ebatziko da, baita Espainiako legeriaren arabera dagozkien auzitegien eta epaitegien bidez ere

8) Hiperestekak

Besteren web-orri batetik ERAKUNDEAREN WEBGUNEKO edozein orritara edozein hiperesteka ezartzea honako baldintza hauen pean egingo da:

  • Ez da baimentzen ERAKUNDEAREN WEBGUNEAN dauden zerbitzuak erreproduzitzea, ez osorik ez zati batean.
  • Ez da sartuko ezelango adierazpen faltsurik, zehaztugaberik edo zuzena ez denik ERAKUNDEAREN WEBGUNEKO orriei eta bertako zerbitzuei buruz.
  • Inola ere ERAKUNDEA ez da web-orrian jendearen eskura jartzen diren edukien, informazioen, adierazpenen, iritzien edo zerbitzuen erantzule izango, web-orri horretatik WEBGUNE honetara hiperesteka bat ezartzen bada.
  • Edozein hiperesteka WEBGUNEAREN orri nagusira egingo da.

Hala badagokio, WEBGUNEAN dauden hiperestekak aldez aurretik adostuak izango dira estekaturiko web-orrien titularrekin. ERAKUNDEAK ez du erantzungo erabiltzaileek estekaturiko web-orri horietan egiten duten erabilera txarraz edo legearen, moralaren edo ordena publikoaren aurkako jarduerei buruz.

9) Erabilera baldintzen indarraldia

WEBGUNE honen erabilera-baldintzek izaera mugagabea dute. ERAKUNDEAK beti izango du orrietara edo horien edukira sartzeko baldintzak alde bakarrez aldatzeko eskubidea.

10) Klausulen deuseztasuna eta eraginkortasunik eza

Baldintza hauetan sartutako edozein klausula guztiz edo zati batean deusez edo eragingabetzat jotzen bada, deuseztasun horrek xedapen horri edo deusez edo eragingabetzat jotako zatiari bakarrik eragingo dio, baldintzak indarrean izango direlarik gainerako guztian.

Skip to content