Pribatutasun-politika

1.- Tratamenduaren Arduradunaren Nortasuna

Erabiltzaileak WEBGUNEKO inprimaki edo formularioetako edozeinen bidez emandako informazioa Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria – Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioak eta BBK Fundazioak (aurrerantzean ‘erakundea’) tratatuko dute, tratamenduaren arduradun gisa; IFK G-48412720 eta G-48644371 dituzte, hurrenez hurren, eta helbidea: Kale Nagusia 19-21, 48001 Bilbo (Bizkaia).

2.- Tratamenduaren helburua

Oro har, erabiltzaileak emandako informazioa erakundeak helburu hauetarako tratatuko du:

  • Emandako zerbitzuetan hobekuntzak diseinatze aldera estatistika-azterketak egiteko.
  • Erabiltzaileak eskaturiko informazioa bidaltzeko.
  • Erabiltzailearen eskaerei erantzuteko edo horiek kudeatzeko.

Hala ere, webgune honetan datu pertsonalak biltzeko formulario edo inprimaki batzuk aurkituko dituzu. Formulario horietako bakoitzean informazio zehatza aurkituko duzu berorien bidez ematen dituzun datuen tratamenduari buruz.

3.- Informazioaren hartzaileak

Erakundeak ez dio emango informazio hau hirugarren bati, indarrean dagoen legeriak ez badu horretara behartzen (adibidez, eskaera ofiziala polizia-ikerketa baten esparruan) edo ez badira webgune hau mantendu eta kudeatzeko erakundeari zerbitzuak eta jasotako eskaerei erantzuteko beharrezko zerbitzu logistikoak ematen dizkioten hornitzaileak.

4.- Eskaturiko informazioaren nahitaezko edo aukerako izaera

Formulario bakoitzean nahitaezkoak diren datuak horrela identifikatuko dira formularioan bertan.

Informazio hori emateari uko eginez gero, ezinezkoa izango da erabiltzaileak eskaturiko zerbitzua gauzatzea.

5.- Eskubideak egikaritzea

Erabiltzaileak ezeztatu egin dezake bere baimena, eta bere datu pertsonalak atzitzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak egikaritu ditzake, baita tratamendua mugatu edo zuzenean aurka egiteko edo eramateko eskubideak egikaritu ere; horretarako, protecciondedatos@bbk.eus helbide elektronikora edo ohiko postaz “Tratamenduaren arduradunaren nortasuna” atalean adierazitako helbidera idatzi behar du, Webgunearen erabiltzaile gisa bere burua identifikatu, nortasun-egiaztagiri nahikoa aurkeztu eta eskaera zehaztuta.

Halaber, argibide gehiago nahi badu edo datu pertsonalak babesteko duen eskubidea urratu egin zaiola uste badu, erreklamazioa jarri ahal izango du Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (www.aepd.es).

6.- Erabiltzailearen konpromisoak

Erabiltzaileak ziurtatzen du 14 urte baino gehiago dituela eta emandako informazioa zehatza eta egiazkoa dela.

Halaber, erabiltzailea konprometitzen da emandako informazioan gertatzen den edozein aldaketaren berri erakundeari ematera mezu elektroniko bat protecciondedatos@bbk.eus helbidera bidalita, betiere WEBGUNEAREN erabiltzaile gisa bere burua identifikatu eta aldatu beharreko informazioa zehaztuta.

7.- Hirugarrengoen datuak, erabiltzaileak emanak

Erabiltzaileak edozein helbururekin hirugarren pertsonen datuak ematen baditu, ziurtatu behar du pertsona horiek aldez aurretik informatu dituela eta lortua duela horien baimena datuak erakundeari jakinarazteko.

Erabiltzaileak ziurtatzen du ukituriko pertsona horiek 14 urte baino gehiago dituztela eta emandako informazioa zehatza eta egiazkoa dela.

Erabiltzaileak baldintza hauek ez betetzeagatik erantzukizunak ondorioztatu edo sortzen badira, ez-betetze horren ondorioez erantzun beharko du berak.

8.- Cookieak eta jarraipen-artxiboak

Erabiltzaileak onartzen du cookieak eta IP helbideen segimendu-fitxategiak erabiltzea, eta horien erabilerak aukera ematen dio erakundeari datuak jasotzeko estatistika-ondorioetarako, hala nola lehen bisitaren data, zenbat aldiz bisitatu duen, azken bisitaren data, zer URL eta domeinutatik datorren, zer arakatzaile erabili duen eta pantailaren bereizmena.

Erabiltzaileak aukera du cookieak sortzea eragozteko, bere nabigazio-programan dagokion aukera hautatuz. Hala ere, erakundea ez da erantzule izango horien desaktibatzeak web-orriaren funtzionamendu egokia eragozten badu.

Cookieei buruzko argibide gehiago gure COOKIE POLITIKAN lor dezakezu.

9.- Segurtasun-neurriak

Erakundeak beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartu ditu, datu pertsonalen segurtasuna bermatu eta horien aldaketa, galera, tratamendu edo baimendu bako sarbidea saihesteko, betiere kontuan izanda teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta jasan ditzaketen arriskuak, giza ekintzatik nahiz ingurune fisiko edo naturaletik etorriak izan.

Dena dela, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla eraso ezinak.

Gure Pribatutasun Politikan dagoen informazioaz ezelango zalantzarik izanez gero, bidal ezazu mezu elektroniko bat hona:  protecciondedatos@bbk.eus.

Skip to content